Baztergintza / 2016

Ebro eta Urumea ibaien bazterretan egindako argazkiak.

Erreka nork, nola eta zertarako erabiltzen duen erakusten digute giza-arrasto xume hauek. Arkitektu anonimo guzti horiek beren jakinduria eta irizpide estetikoak baliatu dituzte eraikuntza hauek egiteko, ez gehiago, ez guttiago. Haien beharrak asetzeko modua bilatu dute eskura dituzten baliabideak erabiliz eta berrerabiliz.

Herri-arkitekturaren aldaera garaikidea ote? Edo “Baztergintza” soilik?