Kutxa Beltzak (2009)

Hegazkinen kutxa beltzek bezala, kamara ilun hauek talkaren aurreko momentuak erregistratzen dituzte. Beren funtzioa memoria gordetzea da, noizbait izan zena frogatzeko datuak bilduz.

Kasu honetan, kamara bihurtutako eraikinak Donostiako Tabakalera fabrika zaharra eta Sao Pauloko etxe bat dira. Biak ala biak zaharberritze lanetan sartuko dira.

Diotenez, oroitzapenek gure identitatea berresten laguntzen omen dute, oraina iraganaren memoriaren gainean idazten omen da.

Fabrikako sala bat argazki kamera erraldoi bihurtuz, eraikinak denbora une batez gelditu eta Tabakalerako memoria biziaren parte diren trenbidea, estazio zaharra eta hiriko ikuspegia tatuatu nahi izan ditu salako paretetan. Sao Pauloko etxeorratzak ere ez dira berdinak izanen eraikin berrituarentzat.